Kultura eta aisia

Goizuetako alde zaharretik, menditik, baserri ekologiko batetik edo burdinola zahar batetik buelta gidatu bat nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Goizuetako etxeak – bide tematiko bat

Nekez ikus daitezke erdi aroko egurrezko etxeak, Itzaiaundi baserriaren antzekoak. Garai hartako guden ondorioz suteetan kiskali ziren. Gaur egun gelditzen diren eraikuntzarik aipagarrienak, beraz, XVI-XVIII. mendeetan eginak dira. Garai hartako burdinolek herriari emandako garapen ekonomikoaren ondare dira. Goizuetako etxe hauek klimari eta biztanleen beharrei emandako erantzun bikain eta ederra dira, kalitate handikoak, Europako etxe onenen artean daudenak.

Casa de Goizueta

Megalitikoak – ibilbide interesgarriak

Goizuetako Udalak bi ibilbide prestatu ditu herrian aurkitu diren estazio megalitiko batzuk ezagutarazteko. Duela 5.000 urte inguru bertan gizakia bizi zela erakusten digute aztarna horiek.

Nahiz eta trikuharri eta tumulu txiki batzuk ere aurkitu diren, Goizuetako gune megalitikoak mairu baratzeen aniztasunarengatik erakartzen du. Hainbeste izateak eta multzo hain handiak egoteak jende frankoren bizitoki izan zela adierazten digu.

Betizu - bertako behia

Euskal Herriko mitologiaren parte gara, Lurrak gordetzen dituen aberastasunen zaindari moduan. Kobazulo eta elezaharretan suzko zezenen bezala margotzen gaituzte; edo aho nahiz sudurretik sua jaurtiaz; edo adar nahiz isatsean sua daramagula. Eper begi bereizgarriak  eta ile gorrixka dugu. Euskal izen honek “behi izua” esan nahi du.

Oso gutxi gelditzen gara, batez ere gizakiak ia desagerrarazi gintuelako. Lehenik, gure haragiaz elikatzeko ehizatzen gintuztelako. Eta gero, ekoizpen hobea duten arrazez ordezkatzeko.

Inauteriak eta Zahagi dantza

Artxiboetan aurkitutako inauteriei buruzko aipamenik zaharrena XIX. mende bukaerakoa da. Ordukoa da egun horietan herritarrak nola eta noiz mozorrotu zitezkeen arautzen duen Udal Ordenantza, euskarazko ordenantzak atalean azaldu bezala.

Sagardotegiak

Urtarillatik apirilarte Hernani eta Astigarraga inguruko sagardotegiak edukiera handiko jantokiak dituzte gerturatzen direnei sagardotegi menu aparta eskaintzeko, eta honela, garaiko sagardoa dastatzeko aukera ere izateko. “Txotx !”

Taldeentzat garaioa antolatzen dut. Eskatu aurrekontua!

Scroll to Top
Open chat
Kaixo/Hola 👋
Zertan lagun zaitzaket?
¿En qué te puedo ayudar?