Aterpeko jarduerak

artisautza tailerrak

Artisau tailerrak

Zure taldearen tamainaren arabera, tailerrak konbinatzeko aukera desberdinak ditugu, zuentzat eta tutoreentzat erosoago izan daitezen. Zure egonaldiaren iraupenaren eta zure interesen araberakoa da dena. Kontsulta iezaguzu tailerra eta zure beharra asetzeko modurik egokiena aurkitzeko. Eta beste ideia bat bururatzen bazaizu, galde iezaguzu praktikara eramatea.

Tailerrak hizkuntz desberdinetan ekaintzen alditugu (euskara, gaztelania, alemana, ingelesa eta frantsesa), irakaslearen arabera. Kontsulta iezaguzu!

Oraingoz, eskaintzen diren tailerrak gutxi edo esperientziarik gabe etortzen den jendearentzat pentsatuta daude, eta hainbat adinetara egokitu daitezke, umeetatik adinekoetara.

yoga zubimuxu

Yoga taldean edo banaka

Koadrilentzat, bikoteentzat edo bakarrik bidaiatzen duen pertsona batentzat

Hasi zure eguna yoga saio batekin eta ikasi arnasa zuzenki hartzen eta gorputza sentitzen mugimendu eta luzamenduekin. Meditazioak estresarengaindik ateratzeko eta zure gorputzarekin harremanetan jartzeko lagunduko zaitu.

Gozatu guk eskainitako ikastaroak eta erretiroez. Kontzientzia gehitu zure oporrei eta naturako irteerei -kontzientzi puntu bat gehiago, pertsonalizatutako saio batekin: Etxean edo naturan, mendira irten aurretik aktibatzeko edo itzuleran kontzienteki erlaxatzeko.

Ikasturtean zehar, goizez eta arratsaldez, ikastaro publikoak daude. Ordutegia aterpetxeko sarreran aurkituko duzu, eta parte hartu nahi baduzu, jakinarazi iezadazu.

Scroll to Top
Open chat
Kaixo/Hola 👋
Zertan lagun zaitzaket?
¿En qué te puedo ayudar?