Aterpea

Zubimuxu Aterpea Goizueta herriaren erdigunean aurkitzen da, XVI. Mendeko eraikina da eta 2012an zahar berritze lanen ondoren lehen mailako aterpea dugu bera. XIX. Mendeko labaderoa beheko solairuan mantentzen da.

Logelak

Alokairua logela, litera edo aterpetxe osoa (manta eta eskuoihalak aukeran).

30 plaza (gehi 4 ohe osagarri) 5 logelatan banatuak.

Logela bikoitzak

Bi gela bikoitz bainugela eta dutxa konpartituarekin (gela bat ohe matrimonio eta beste bi ohe indibiduala)

Literadun logelak *

Bi gela 10 plazakoak (5 litera) bakoitza bere bainugela eta bi dutxarekin.
Gela bat 6 plazakoa (3 litera) bere bainugela eta dutxarekin.

* Litera bakoitzak bere armairua du giltzarekin.

Zerbitzuak

*Zure etxe-animalia gela pribatura eraman dezakezu suplementokon (4€/gaua). Gela konpartituan etxe-animalia sartzea ezinezkoa da. Sukaldera eta egongelara ezin da sartu beste bisitariak errespetuz

Sukaldea eta egongela

Ostatuaren prezioan sartutako erabilera.

Sukaldea guztiz hornituta dago: indukzio-plaka, labea, hozkailua, mikrouhin-labea eta janaria prestatzeko tresnak, kafe-makina eta txigorgailua.

Lorategia

Lorategiak Urumea ibaiaren soinuarekin atseden hartzera gonbidatzen zaitu. Udan jateko itzal ona dago eta neguan eguzkiak berotzen zaitu harrizko horma goxoen ondoan.

Yoga aretoa

Espazio hau a parte alokatzen da.

Ganbara prestatuta da zure familiarekin, talde txiki batekin edo zuk bakarrik alokatu ahal izateko.

Labaderoa

Aterpetxearen beheko solairuan XIX. mendeko garbitoki zaharberritua dago. Ur eta itzal handiko lekua da, udako egunetan freskatzeko aukera ematen dizuna.

Etxeko arauak

Sarrera- eta irteera-ordutegia
  • Gelara 17:30 etatik 20:30 etara sar daiteke, betiere aldez aurretik abisatuta. Irteera egunean goizeko 11:00 etan utzi behar da gela eta sukaldea.
Ordaintzeko baldintzak
  • Erabiliko dituzula dakizun zerbitzuak (ostatua eta, adibidez, gosari edo garbitegiren bat) sartzean ordaintzen dituzu. Gainerako zerbitzuak egonaldian zehar ordain ditzakezu. Harremanetan gaude.
  • Ordainketak eskudirutan edo banku-transferentzia bidez egin ditzakezu.
Scroll to Top
Open chat
Kaixo/Hola 👋
Zertan lagun zaitzaket?
¿En qué te puedo ayudar?