Zubimuxu aterpea
Zubimuxu Aterpea Goizueta herriaren erdigunean aurkitzen da.
Lehen kategoriako turismoko aterpetxea: 30 plaza ditu, 5 logelatan banatuak. Alokatu litera, logela edo aterpetxe osoa.
Goizueta
Herri euskalduna, nekazaria, langilea eta ingurumenarekin orekan bizi nahi duen herria da Goizueta, Nafarroako ipar-mendebaldean kokatuta dago, Mendialdea izeneko inguruan eta Gipuzkoarekin muga egiten du.
Herriari izena Zubi Haundi zubitik datorkio. Zubi honek Urumea errekaren bi ertzak eta errekak banatzen dituen bi auzoak elkartzen ditu. Etimologikoki, izena euskaratik dator goi + zubi + eta (nongoa adierazten duen atzizkia); eta bere esanahia “zubi altuko tokia” da.
Kultura eta aisia
Goizuetako alde zaharretik, menditik, baserri ekologiko batetik edo burdinola zahar batetik buelta gidatu bat nahi?
Ibilaldiak
Goizuetak eta bere inguruneak aukera zabalak eskaintzen ditu irteera ezberdinak antolatzeko.
Gozatu
Urumea ibaiak bainatzeko eta uraz eta urertzaz gozatzeko hainbat leku eskaintzen ditu.
Yoga
Koadrilentzat, bikoteentzat edo bakarrik bidaiatzen duen pertsona batentzat. Hasi zure eguna yoga saio batekin eta ikasi arnasa zuzenki hartzen.


