Goizuetako herrian egun batzuk edo bizitza oso bat igarotzeko behar den guztia daukagu:
- Janari-dendak
- Harategia
- Estankoa
- Ile-apaindegiak
- Jatetxeak eta tabernak
- Garraio publikoa
Bi dendek ere janari freskoa eta produktu ezberdinen aukeraketa handia dute. Zubidendan ere hainbat produktu ekologiko daude.
UMEEN PARKEA

Herriko plazan dago eta familia osoaren topagunea da. Familiarekin gozatzera gonbidatuta zaude.
ITURBURUKO URA

Zubia igarota, “Zubidenda” dendaren atzean dagoen errepidetik gora, iturburuko ura duen iturri bat eta mahai batzuk daude. Herriko jende askok hartzen du ur hau etxean erabiltzeko. Aterpetxeko sukaldean 5l-ko bidoi bat dago ur freskoaren bila joateko.
APARKALEKUA DOAN

Aterpetxearen parean aparkaleku bat dago doan.
Goizuetan ez dago TAOrik eta herriko hainbat lekutan aparkatu dezakezu.