GOIZUETA IZENA
Herriari izena Zubi Haundi zubitik datorkio. Zubi honek Urumea errekaren bi ertzak eta errekak banatzen dituen bi auzoak elkartzen ditu. Etimologikoki, izena euskaratik dator goi + zubi + eta (nongoa adierazten duen atzizkia); eta bere esanahia “zubi altuko tokia” da.
KOKAPENA
Goizueta herri euskalduna da eta Naparroaren Iparraldean du kokapena, Hernanitik (Gipuzkoa) 25 kilometrotara eta Leitzatik 20 kilometrotara. Mendialdea eskualdean dago, 155metroko altitudea du eta 91,4 kilometro karratuko azalera du. 2019. urtean 704 biztanle zituen.
Bere mugak iparraldetik Orereta (Gipuzkoa) eta Oiartzun (Gipuzkoa); hegoaldetik Leitza, Ezkurra, Eratsun, Beintza-Labaien eta Zubieta; mendebaldetik Arano, Elduain (Gipuzkoa) eta Berastegi; eta ekialdetik Lesaka eta Arantza.
Sei auzorengatik dago inguratua: Aitasemegi, Alkainzuriain, Alkasoaldea, Espidealdea, Tartazu eta Artikutza.
BURNIAK SORTZEN DUEN PAISAIA
www.antzinako.org - tik lortutako testua (2007ko abendua)
Urumea ibaia Goizuetako mendietan jaiotzen da 42,22km ditu eta Kantauri itsasoan itsasoratzen da, Donostian hain zuzen ere. Urumea bailarak erreka askotako urak jasotzen ditu, Añarbe-Elama Nafarroan eta Latze edoLasa, Epelerreka edo Landarbaso, Impernu-erreka, Mezkite, Carabele Gipuzkoan. Garai batean, Urumea bailarak garrantzia izan zuen “zeharrolak” zirela eta.
Bailara honek burnigintzan zuen garrantziaz jabetzeko Juan Pérez de Tolosak 1581-ean zera adierazi zuen: “en el río nombrado de la Hurumea donde es el mayor el concursso que ay de herrerías en la dicha provincia que de diez y ocho herrerías que estan a distancia de legoa y media, todas ellas”.
Bailara honetako burdinolek (Arano, Orereta, Hernani, Urnieta eta Donostiakoek), mendi eta fiskalitatearen inguruko hainbat hitzarmen, itun eta auzi konplikatu izan zituzten (Nafarroa eta Gipuzkoa arteko merkataritza barne). Ibar honetako burdinolen laborantzaren aberastasunak eskubide errealen araberako emakida ugari eman zituen XVI mendearen hasieran.
IZEN HANDIKO JENDEA
Goizuetan jende asko jaio eta bizi izan da, herrialde zein mundu osora iritsi eta ospetsu bihurtu dena.
KULTUR JARDUERAK
Goizuetak hainbat kultur ekintza eskaintzen ditu urtean zehar. Oso gustora hartuko genuke zure esperientzia gurekin partekatzera animatuko bazina.