Espazio erabilgarriak

Espazio erabilgarriak

ATSEDEN HARTZEA, BILTZEA, JATEA, MUGITZEA, IKASTEA ETA HAZTEA.

Logelez gain, egonaldian zehar egin nahi dituzun jardueretarako hainbat gune dituzu eskuragarri.

Lorategia

Lorategiak Urumea ibaiaren soinuarekin atseden hartzera gonbidatzen zaitu. Udan jateko itzal ona dago eta neguan eguzkiak berotzen zaitu harrizko horma goxoen ondoan.

Aulkiak eta mahaiak daude etzateko belardi bat ere. Belar usaintsuren bat ere aurki dezakezue eta zortea izan ezkero barazki helduren bat ere biltzeko. Lorategiaren ondoan etxetxo bat dago, eta hor lasai lo egin dezake zure txakurrak edo/eta bizikleta aparka dezakezu giltzapean.

Ganbara

Ganbara prestatuta da zure familiarekin, talde txiki batekin edo zuk bakarrik alokatu ahal izateko, zure eguneroko yoga edo beste jarduera lasaia praktikatzeko (Ez dago pilotan jokatzeko pentsatuta) espazio pribatu batean. Leku lasaia eta erosoa da, galtzerdietan edo oinutsik bakarrik sar daitekeena. Yogazko esterillak, mantak eta kuxin batzuk dituzu eskura.

 

Yoga eskola pertsonalizatuak eskaintzen dira talde txiki edo banakoentzat.

Kontsultatu gure eskuragarritasuna.

Labaderoa

Aterpetxearen beheko solairuan XIX. mendeko garbitoki zaharberritua dago. Ur eta itzal handiko lekua da, udako egunetan freskatzeko aukera ematen dizuna.

AISIALDIRAKO GUNEAK HERRIAN

Herrian espazio publiko desberdinak aurkituko dituzu denbora pasatzeko.

Haurrentzako parke bat dago Goizuetako plazan. Eskolaren ondoan belardia daukan parke bat dago, mahaiak, iturria eta ibairako sarbide erraza.

Eta zubia igarota, Zubidenda dendaren atzeko errepidetik gora, iturri bat eta mahai batzuk aurkituko dituzu. Herriko jende askok hartzen du ur hau etxerako. Aterpetxeko sukaldean 5l-ko bidoi bat dago ur freskoaren bila joateko.

RESERVA DIRECTA