Zure taldearen tamainaren arabera, tailerrak konbinatzeko aukera desberdinak ditugu, zuentzat eta tutoreentzat erosoago izan daitezen. Zure egonaldiaren iraupenaren eta zure interesen araberakoa da dena. Kontsulta iezaguzu tailerra eta zure beharra asetzeko modurik egokiena aurkitzeko. Eta beste ideia bat bururatzen bazaizu, galde iezaguzu praktikara eramatea.

Tailerrak hizkuntz desberdinetan ekaintzen alditugu (euskara, gaztelania, alemana, ingelesa eta frantsesa), irakaslearen arabera. Kontsulta iezaguzu!

Oraingoz, eskaintzen diren tailerrak gutxi edo esperientziarik gabe etortzen den jendearentzat pentsatuta daude, eta hainbat adinetara egokitu daitezke, umeetatik adinekoetara.
Tailerren eskaintzak

Artile gordinetik feltrozko pieza erabilgarri batera
Ardi baten artile moztu berria ukitu, garbitu eta prestatu feltrozko pieza txiki eta erabilgarri bat egiteko.
Ikasi oinarrizko teknika: Gantxiloa eta/edo orratz-puntua egitea
Adibidez lepoko bat edo mikroplastikorik gabeko baieta bat egiteko.

Intsektuen hotela
Mota guztietako intsektuak polinizatzaile garrantzitsuak dira basoko eta gure baratzeko florarentzat. Gero eta gehiago ari gara gure inguruneko zur zaharra edo hila ezabatzen, fatxadak eta horma zulok tapatzen, sasiak 'garbitzen'...
Xomorroentzat bizitzeko aukera ezabatuetan hotela araiki ahal ditugu. Ikastola bateko patiora edo hiri baten erdian dagoen balkoira eraman ahal ditugu. Eta urtean zehar ikus ditzakegu gonbidatuak eta haien kumeak joan-etorrian.

Xaboi naturala egitea
Gorputz-garbiketa osasuntsua eta kontzientea egiteko.
Sendabelarrak dituzten krema naturalak
Osagai naturalak nahasten ditugu, osasunez egoten laguntzeko.
Prestatzen ari garen tailer berriak

Egurretik ikatzera
Gidatu eraldaketa, Goizuetan mendeetan egin den bezala.
Harritik burdinera
Goizuetako garai zaharretan bezala, suaren indar eraldatzailea erabiltzen dugu burdina harritik bereizteko. Burdina likidoa burdinazko pieza gordin bat lortzeko prestatzen dugu, forjaketan lantzeko oinarria izango dena.
Forja
Harritu egingo zara burdinaren plastikotasunaz zure kolpe gogorren azpian.
Zeramika
Lurra landu, apaingarri bat egiteko.